Igantziko sanmigelen barne, Euskal Herriko Lehen Mailako Arpanlari Txapelketa jokatuko da urriaren 2an. Sei bikote ariko dira lehian, 18:00etatik aitzinera.
Bikote hauek hartuko dute parte: Igor Lasaga (Bera) eta Jabier Galarregi (Etxalar); Iñaki eta Josetxo Barberena anaiak (Iraizoz, Nafarroa); Andoni Rezabal (Aia, Gipuzkoa) eta Aitor Roteta (Alkiza, Gipuzkoa); Esteban Pikabea (Gerendiain, Nafarroa) eta Alvaro Morrondo (Ripa, Nafarroa); Unai Iraola (Ikaztegieta, Gipuzkoa) eta Jokin Garmendia (Baliarrain, Gipuzkoa); Juan Carlos Lopez (Araba) eta Fernando Velez De Mendizabal (Ilarduia, Araba).
Bikote bakoitzak lan hau egin beharko du: 60 ontzakoari goitik beherako bortz ebaketa (enborra etzanda); 54 ontzakoari ezkerretik eskuinerako sei ebaketa (enborra zutik); 54 ontzakoari goitik beherako sei ebaketa (enborra etzanda) eta 60 ontzakoari goitik beherako bortz ebaketa (enborra etzanda).
Nafarroako Emakumezkoen Trontza Txapelketa
Hilaren 4an jokatu zen Arraiozen, Nafarroako Emakumezkoen Arpanlari Txapelketa, eta hiru segundo baino guttiagogatik ez zen Berara joan txapela. Ana Lopez eta Itziar Nuñezek (Lezaun) 07:11.94ko denbora egin zuten eta Nerea Sorondo eta Amaia Garciak (Bera), berriz, 07:14.04koa. Hirugarrenak Susana Sanchez (Berriozar) eta Ainara Urriza (Eraso) izan ziren.