600.000 euroko bermea eman du Nafarroako Gobernuak, Arantzan landetxe berri bat egiteko. 1.068.814 euroko inbertsioa eginez, zortzi logela eta 16 lagunentzako lekua izanen lukeen landetxea eraikitzeko onartu du. Aientsan eraiki nahi da, Patzikurenborda baserrian.Iragarri dutenez, lo egiteko tokiaz gain, ostatua eta gosaria ere eskainiko dira, baita mendi ateraldiak egin ere, eta Donibane Lohizunen itsasontziz ibilaldiak antolatzeko asmoa ere omen du jabeak.