Urteroko hitzordua ehiztariek tenore honetan izaten dute. Bilerak udan izaten dituzte eta Bagatxar eta Ekaitzako postuak txukuntzeko auzolanak egin ondotik, ehiza sasoirako prest dira. Guztira 200 ehiztari inguru daude herrian. Hemendik aitzinera, beraz, mendi gainak populatuagoak egonen dira.