49 ikasle eta 8 irakaslerekin hasi da ikasturte berria eskolan

Nerea ALTZURI 2010eko irailaren 16a

Pelettiki Haur Eskolan ikasturtea hasi duten lau neska-mutikoak Koldobike arduraduna­rekin. Ezkerretik hasita, Koldobike, Oier, Maddalen, Iraide eta Kattin. Beranduago Asier, Elene eta Haizea hastekoa

Guraso Elkarteko juntan hiru ordezkari berri izendatu dituzte

Inguruko ikastetxe aunitzetan bezala, he­rri­ko eskolan joan den as­tean hasi zen ikasturte berria. Irailaren lehenean maixuak lan­­tokira itzuli baldin ba­zi­ren ere, eskolako umeak irailaren 6an hasi ziren.

Aurten 49 ikasle daude eta Eneko Zulaika Itu­rria 3 urteko ikasle baka­rra hasi da eskolan. Gainerakoan, iazko sei ira­kas­leez gain, Nerea Alejos irundarra eta Aitor Elexpuru bizkaitarra irakas­le berriak batu dira taldera.

Hilabete honetan goizez bakarrik izanen dute eskola eta jantoki zerbi­tzua ere joan den astetik dago martxan.

 

Guraso Elkartea

Eskolako Guraso Elkarteko junta irai­laren 3an berritu zen. Ikasleen guraso guziak bilerara deituak izan ziren batzordea berritzeko eta ber­tze gaietaz solasteko. Gutti bildu baziren ere, juntako hiru ordez­kari be­rri aukeratu ziren. Bozkatuenak Fabiola Taberna, Pili Larretxea eta Maixe Oskoz izan ziren. Horrela, bi urtez juntan egon diren Bea­triz Taberna, Josune Otxandorena eta Koldo­bike Gorostiza ordezkatu dituzte.

Lehendakari, eskola kontseiluko eta ikasleen ordezkari karguak nork beteko dituzten hurrengo asteetan erabakiko da.

Hiru ordezkari be­rriez gain, Sonia Iturria, Bea­triz Iparragirre, Pili Te­lletxea eta Arantxa Otegi juntako taldean mantenduko dira.

 

Pelettiki haur eskola

Pelettiki Haur Eskolako lagunak ere ikasturtea abiatu dute. Iazko Maddalen eta Kattinek Iraide eta Oierrekin jostatzeko eta gauza aunitz egiteko aukera izanen dute aurten, azken bi neska-mutikoak haur eskolan hasi baitira. Beranduxeago Elene, Asier eta Haizea ere eskola ttikiko taldera batuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun