Goiko «bihotzeko» argazkilari

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 16a

TTIPI TTAPA

Orain­goan, bihotzeko aldizkarien argazkilari bilakatu da Martin Goikoetxea Goiko. Es­painiar estatuan gehien saltzen den Hola aldiz­kariak erre­portaje zabala eskaini dio Alvaro de Marichalar aristokrata eta abentura­zalearen eta Ekaterina bere andregaia­ren arteko ez­kon­tzari. Hain zuzen, irai­la­ren 25ean ezkonduko dira eta bikotearen argazkiak Goikok egin ditu, Marichalar berak hala eskatuta. Aldizkari­ko portadan ager­tzen denaz gain, formatu handiko bertze 22 erre­trato argitaratu dizkiote Goikori, 15 orrialdetan banatuak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun