Realak irabazi du Jon Irazoki eta Unai Zelaietaren omenez jokatutako lehia

Ttipi-Ttapa 2010eko irailaren 16a

Telletxea

Jon Irazoki gogoan urtero egiten den memoriala berezia izan da aurten. Izan ere, Genaro Taldeak proposatuta, egun berean Unai Zelaieta zena ere omendu zen, trafiko istripuz hil zenetik 10 urte bete direlako. Ma­tza­da futbol-zelaian jokatu zen lehia triangularra abuztuaren 28an eta Gure Txokoa eta Lesakako Beti Gazteko talde nagusiak eta Realeko jubenilak aritu ziren jokoan. Beti Gazte eta Gure Txokoaren arteko partidan, etxe­koek 2-1 irabazi zuten. Reala eta Beti Gaztek jokatu zu­tenean, 2-1eko markagailuarekin donostiarren aldera joan zen garaipena. Reala eta Gure Txokoaren arteko azken lehian Gipuzkoako taldeak irabazi zuen, 0-2.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun