Joan dira Agerrako bestak

Antton Erkizia 2010eko irailaren 16a

Antton Erkizia

Bertze urte batez Agerrako auzotarrek antolaturiko bestak giro ederrean joan dira. Zozketa ere egin zen egitarauaren barne, eta hauek izan ziren zenbaki saridunak: 0548 zenbakia (Pikabea Harategian saldua); 0955 zenbakia (Manolo ferreterian saldua); eta 1.280 zenbakia (plazan saldua). Lerro hauen bitartez, auzotarrek eskerrak eman nahi izan dizkiete lagundu dieten guztiei: denda, komertzio, enpresa ttiki... Baita Udalari eta zozketarako txartelak saltzen aritu diren eta erosi dituz­ten guztiei ere. «Besta hauetan lanean eta parte hartu duzuen guztiei. Zuen­tzat egiten dira bestak eta zuek gabe bestarik ez legoke».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun