Labiaga Ikastolak eta herriko hainbat eragilek Lore Jokoak antolatu dituzte ortzegun honetatik igandera:
Irailak 16, ORTZEGUNA
• Karmele Jaioren Zu bezain ahul liburuaren irakurketa aktiboa Gure Txokoan (17:00-20:00), Euskara Mankomunitatearen eskutik.
Irailak 17, ORTZIRALA
• Mirari Bereziartuaren hitzaldia: Euskal Herria estatuaren euskal eskola nazionala liburutegian (20:00), Labiaga Ikastolaren eskutik.
Irailak 18, LARUNBATA
• Joan Mª Beltranekin euskal tresnen kontzertua Altzateko Plazan –eguraldi ona– edo Kultur Etxean –euria– (18:30), Labiaga Ikastola eta Kultur Batzordeak antolatua.
Irailak 19, IGANDEA erromeria eguna
• Patata tortilla lehiaketa (11:30-12:30). Izena emateko Xuga, Errekalde eta Ikastolan. • Kale animazioa Musika Eskolako trikitilariekin.
• Bertso poteoa (12:30). • Ikastolako bazkaria (14:00).
• Joseph and John-en ikuskizuna Altzateko frontoian: This is the Basque Country.
• Dantza herrikoiak Gure Txokoakoekin.
• Arratsalde osoan musika eta kale animazioa Lesakako trikitilariekin.
Igandean, baserritarrez janzteko deia egin dute antolatzaileek.