Alejo Sarobe eta Bixente Igartzabal bikain ibili dira uda honetan ere

Ttipi-Ttapa 2010eko irailaren 16a

Utzitako argazkia

Abuztuaren 15ean jokatu zen Embrunman triatloi luzean (3,8 km igerian, 188 bizikletan eta maratoia lasterka) bikain ibili ziren Beti Gazteko Bixente Igar­tzabal eta Alejo Sarobe. 898 parte-hartzaileen artean 37. postua eskuratu zuen Bixentek, 11 ordu, 33 minutu eta 51 segundo lanean aritu ondotik. Alejo 320. postuan sartu zen, 13 ordu, 43 minutu eta 35 segundoko denborarekin. Aitzinetik, uztailaren 16an, Altriman proba gogorrean ere parte hartu zuten. Sarobek meritu handiko 31. postua lortu zuen, 15 ordu, 58 minutu eta 25 segundoko saioaren ondotik. Igartzabalek, aldiz, ez zuen proba buka­tze­rik izan, bizikletako saioa laugarren bukatu ondotik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun