Kulkiren jokoak irailaren 29an

Aitor Arotzena 2010eko irailaren 16a

Azkeneko urteetako ohiturari eutsiz, Kulkiren jokoak ekarriko ditu Tantirumairu Ikastolak aurten ere. Irailaren 29an izanen da hitzordua 16:30ean ikastolako patioan (euria eginen balu udal pilotalekuan) eta bi orduz baserriko jolasak izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun