Beti Gazte elkarteak antolatutako BTT ibilaldia irailaren 19an eginen da. Igandean 09:00etan abiatuko da froga ez lehiakorra, baina izen-ematea 08:00etatik 09:00etara egiten ahal da plazan. Bazkideek 10 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 15. Aurtengoan hiru ibilbide izanen dituzte txirrindulariek aukeran. Luzeenak 50 kilometro izanen ditu, 1.700 metroko desnibel positiboa eta zailtasun erdi edo altukoa dela jakinarazi dute antolatzaileek. Bigarren ibilaldia 32 kilometrokoa izanen da eta hirugarrena 28 kilometrokoa.