Mendi bizikleta ibilaldia antolatu du Lesakako Beti Gaztek iganderako

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 16a

Ibilbide ikusgarriak izanen dituzte aurten ere txirrindulazaleek. Aitor Arotzena

Hiru ibilbide izanen dira aukeran, 50 kilometrokoa luzeena

Lesakako Beti Gazte elkarteak antolatutako BTT ibilaldia irailaren 19an eginen da. Igandean 09:00etan abiatuko da froga ez lehiakorra, baina izen-ematea 08:00etatik 09:00etara egiten ahal da plazan. Bazkideek 10 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez direnek 15.

Hiru ibilbide

Aurtengoan hiru ibilbide izanen dituzte txirrindulariek aukeran. Luzeenak 50 kilometro izanen ditu, 1.700 metroko desnibel positiboa duela eta zailtasun erdi edo altukoa dela jakinarazi dute antolatzaileek. Bigarren ibilaldia 32 kilometrokoa izanen da eta hirugarrena 28 kilometrokoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun