Helduen matrikulazio kanpainari hasiera emateko, Bortzirietako Euskaltegiak eta Bortzirietako Euskara Mankomunitateak irakurketa saio jarraia antolatu dute Beran. Ekitaldia irailaren 16an izanen da, Gure Txokoan, ortzegun arratsaldeko 18:00etatik aitzinera. 30 lagun inguruk, tartean ikasleak, irakasleak, gurasoak, udal ordezkariak, musikariak, kirolariak, eta bertze eragileak txandaka, Karmele Jaioren “Zu bezain ahul” liburua irakurriko dute.
Herritar oro gonbidatua dago bertaratzera, Euskara Mankomunitatetik eta Euskaltegitik jakinarazi dutene, “eta, bereziki, dei egin nahi diegu, dakiten horri probetxua atera diezaioten”.
Euskaltegiko matrikulazio kanpaina irailaren 30ª bitarte zabalik izanen da.