Delegatuen batzarra eginen du UGTk Beran irailaren 15ean

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 15a

Joaquin Bengoetxea eta Juan Goyen izanen dira batzarrean. Aitor Arotzena

San Esteban 13ko egoitzan hasiko da bilera asteazkenean 17:00etan

Irailaren 29rako deitua dagoen greba orokorrerako deialdia prestatzeko gauzatzen ari diren ekitaldien barrenean delegatuen bilera eginen du UGTk Berako egoitzan irailaren 15ean, asteazken arratsaldeko 17:00etatik aitzinera. Batzar honetan parte hartzekoak dira Juan Goyen, Nafarroako UGTko idazkari nagusia eta Joaquin Bengoetxea, Baztan-Bidasoako idazkari nagusia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun