Bittiriako bestak asteburuan ospatuko dira Lesakan

TTIPI TTAPA 2010eko irailaren 10a

Larunbat eguerdian auzoko korrikalarien arteko desafioa eta apusturako aukera ere izanen da

Lesakako Bittiria auzoko bestak ospatuko dira asteburu honetan.

Irailaren 10etik 12ra ospatuko dira Bittiriko bestak. Ortziralean, 20:00etan patata tortilla txapelketa eginen da eta ordu berean, Bittiria auzoko III. Trikitixa Txapelketa jokatuko da. 21:00etan txupinazoa botako da eta kalejira eginen da eta 21:30ean Txooootx!” berendu afaria eginen da. 23:00etan rock kontzertua izanen da Arma, Tiro, Punk eta Askatu taldeekin.

Larunbatean, hilak 11, 10:00etan diana izanen da txistulariekin eta 12:00etan auzoko korrikalarien arteko desafioa izanen da Bittiriako plazan. Apusturako aukera ere izanen da, Diego Martinez artekari dela. 13:00etan bertso poteoa eginen da auzoan barna trikitilariekin eta 14:30ean bazkaria Jon Maia, Josu Sanjurjo eta Mañukorta bertsolariekin. 19:30ean berbena izanen da Gaubela taldearekin.

Igande goizeko 11:00etan haur jokoak izanen dira Eltzeta plazan. 17:30ean Lur Korta ipuin-kontalaria kontu kontari ariko da Bittiriko plazan eta bukatzeko, 18:30ean, trikitixa jaialdia eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun