Goiko beratarra “bihotzeko” argazkilari

Aitor Arotzena 2010eko irailaren 9a

Goiko argazkilari beratarra bere lana erakusten, argitaratu berri den "Hola" aldizkariaren azken alean. Aitor Arotzena

Irailaren 15eko "Hola" aldizkarian Alvaro de Marichalar aristokrata eta bere bikotearen inguruko 22 argazki argitara eman ditu

Argazkilari baino gehiago “saltsero” bezala aurkezten du auniztan bere burua Martin Goikoetxea “Goiko” argazkilari beratarrak. Eta aurtengoan egiaztatzen ari da hori. Oraingoan, prentsa arroxaren edo “bihotzeko” aldizkarien argazkilari bilakatu da. Mota honetako prentsan, Espainian gehien saltzen den “Hola” aldizkariak erreportai luze eta zabala eskaini dio Alvaro de Marichalar aristokrata eta abenturazalearen eta Ekaterina bere andregaiaren arteko ezkontzari. Hain zuzen, irailaren 25ean ezkonduko dira eta bikotearen argazkiak Goikok egin ditu, Marichalar berak hala eskatuta.

Argazkilari baino gehiago “saltsero” bezala aurkezten du auniztan bere burua Martin Goikoetxea “Goiko” argazkilari beratarrak. Eta aurtengoan egiaztatzen ari da hori. Genealogia Topaketen harira, bere argazkien erakusketa egin zuen joan den urteko azaroan Irunen. Berrikiago Madrilen izan zen, Gran Viaren mendeurreneko ospakizunen barrenean, antolatutako “Gran Via: El cielo sobre Madrid” lehiaketan, 250en artean aukeratutako 30 argazkilarekin batera, Madrilgo kale famatuko eraikinik altuenetatik argazkiak ateratzeko. Eta oraingoan, prentsa arroxaren edo “bihotzeko” aldizkarien argazkilari bilakatu da. Mota honetako prentsan, Espainian gehien saltzen den “Hola” aldizkariak erreportai luze eta zabala eskaini dio Alvaro de Marichalar aristokrata eta abenturazalearen eta Ekaterina bere andregaiaren arteko ezkontzari. Hain zuzen, irailaren 25ean ezkonduko dira eta bikotearen argazkiak Goikok egin ditu, Marichalar berak hala eskatuta. Aldizkariko portadan agertzen denaz gain, formatu handiko bertze 22 erretrato argitaratu dizkiote Goikori, 15 orrialdetan banatuak.

 

Aspaldiko ezagunak

Izan ere, aspaldiko ezagunak dira Goiko eta Marichalar. 2003an Paris-Dakarrean atera zen Marichalar eta erretratoak ateratzen ondoan izan zuen Berako argazkilaria. Urtebete beranduago, Kantauriko zeharkaldia egin zuen itsasoz abenturazaleak eta orduan ere Goiko izan zuen lagun. Geroztik, beti mantendu dute adiskidetasuna. Maritxalartarren leinua Lesakakoa izanik, joan den urtean, Alvaro de Marichalar eta bere andregaia Lesakako Sanfermin besten txupinazoan izan ziren eta orduan ere erretratoak atera zizkien Goikok. Horietako batzuk "Hola" aldizkariko erreportairako aprobetxatu ditu, baina gehienak abuztu honetan ateratakoak dira, astebetez Sorian, Donostian, Zangozan edo Logroñoko upelategi batean barna egindako txangoetan.

Errandakoa, oraingoan ere “bere saltsan” ibili da Goiko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun