Ertz jaialdia asteburu honetan abiatuko da Beran

Aitor Arotzena 2010eko irailaren 9a

Aurten ere, bertzelako musika doinuak adituko dira Berako Gaztetxean, Belandeta aretoan eta Kultur Etxean. Asier Gogortza

Heldu den astean Donostia eta Hazparnera ere hedatuko dira "bertze musikak"

Bertze urte batez eta honekin iada badira 11 belarriei astinaldi goxo bat emateko intentzioarekin aurkeztu dute Ertz bertze musiken jaialdiaren edizio berria. Hortarako aurten ere hainbat hiri, eskualde eta herrialdetako artistak gonbidatu dituzte Ertz kolektibokoek, halanola Austriakoak, Alemaniakoak, Frantziarrak, Galegoak, Suitzarrak... Azkeneko urteotan egin bezala aurten ere irailaren 10etik 18ra eginen den jaialdia Beran ez ezik, Donostian eta Hazparnen (Lapurdi) ere ospatuko da.

Zehazki, ortziralean, 20:30ean hasiko da jaialdia Berako Kaxerna Gaztetxean. Plu de Mekanisms taldeak kontzertua eskainiko du eta Pistilos, Estambres & Biribilketak taldearen eskutik zinema ere izanen da.

Larunbatean, irailaren 11n, 11:00etatik 20:00etara “Notours-Adibera” Audiogida eskainiko da Belandeta aretoan, hiltegi zaharrean. Leku berean, kontzertua eskainiko dute 19:00etan Alessandro Bosettik eta Maialen Lujanbiok. Kultur Etxean, 22:00etatik aitzinera kontzertuak eskainiko dituzte Dave Phillips-ek eta Francisco Merinok eta kontzertua eta zinea izanen dira Cellule D’Intervention Metamkine taldearen eskutik.

“Notours-Adibera” audiogidak segida izanen du igandean Belandeta aretoan. Kaxerna Gaztetxean 19:00etan performancea eskainiko du Inazio Escuderok eta ikuskizuna Makik.

Datorren astean Donostia eta Hazparnen

Heldu den astean, Beratik Donostia eta Hazparnera mugituko dira Ertz jaialdi honetako ekitaldiak. Astelehenean Donostiko Artelekun eginen den aurkezpenaren eta hitzaldiaren ondotik, ikuskizuna eskainiko du Makik.

Asteartean, 19:00etan kontzertuak eskainiko dituzte Artelekun Alessandro Bosetti & Maialen Lujanbiok eta Ultranoise eta Sonic Weapons taldeek.

Ortzegunean, Donostiako Kristina Enean, hitzaldia eskainiko du Miguel Alvarez Fernandezek eta kontzertua Alessandro Bosettik. Heldu den larunbatean, irailaren 18an, Hazparneko Elgar zentruan Soinumapa aurkezpena eta kontzertua eskainiko da 18:00etan eta Ttattola gaztetxean, Amazonian Rovers ikusentzunekoa, Hôtel Gromada Workshp aurkezpena eta Hôtel Gromadaren kontzertua izanen dira 20:00etatik aitzinera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun