17 lagunek eman dute zerbitzu anitzetako lanposturako izena

Nerea Altzuri 2010eko abuztuaren 31

Urrian azterketak hasiko dira

Hasiera batean, hilabete honen hasieran hastekoak ziren zerbitzu ani­tzetako langilea aukera­tzeko azterketak. Baina azkenean, urrian abiatuko dira, euskara azterketarekin. Hori izanen da lanposturako lehendabiziko froga, eta ondotik, azterketa teorikoa eta praktikoa eginen dira. 
Deialdi honetarako epaimahaia horrela osatua egonen da: mahaibu­rua alkatea izanen da eta honen ordezkoa alkateor­dea; kide bat zinego­tzia izanen da eta bere ordez­koa ere zinego­tzia. Biga­rren kidea Nafa­rroako udal eta kontzejuek izendatutako teknikaria izanen da eta ordezkoa ere ha­laxe izanen da; Cederna Garalurrek izendatuko ditu hirugarren kidea eta honen ordezkoa; Berako Toki Ona Institutuko irakasle bat izanen da bertze kidea, eta honen ordezkoa bertze irakasle bat. Idazkaria herriko idazkaria izanen da, eta ordezkoa, Etxa­larkoa.
Guzira 17 lagunek eman dute lanposturako izena eta urte bukaerara­ko langile finkoa lanean hastea espero da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun