Unai Telletxeak bertze txapel bat ekarri du herrira.
Oraingo honetan, Donostiako Aste Nagusiko XXI. Pilota Txapelketatik. Infantil mailan, Telletxeak Iker Espinalekin osatu zuen bikotea –argazkian–, eta abuztuaren 19ko finalean,18-8 irabazi zieten gipuzkoarrei. Hilabete honetan ere Donostian jokatzekoa da Telletxea, eta Logroñon ere ariko da.