Irati Otxoteko txirrindulari lesakarrak kadete mailako Espainiako pistako txapelketan brontzezko bi domina eskuratu zituen Bartzelonako Horta belodromoan.
Lesakarrak 500 metroko proban eta abiadura proban atera zituen bi dominak. 500 metrotan denborak hagitz estu egon ziren, batez ere hiru lehendabizikoenak, dezima berdinean sartu baitziren. Urrezko dominatik 54 zentesimara gelditu zen Irati, baina kontent egindako lanarekin. Abiadura proban, berriz, lehendabizi 200 metro egiten dira, eta lehen 8 txirrindulariak buruz buruko enfrentamenduetara sailkatzen dira. Irati 3. sailkatu zen, eta lehen enfrentamendua irabazi zuen, baina finalerdietan galdu egin zuen. Hirugarren posturako lehia irabazita lortu zuen domina.