Bortzirietako Gorriak peñak eta Beti Gaztek, Udalaren eta Osasuna Fundazioaren laguntzaz antolatuta 3x3 futbol lehiaketa egin zen abuztuaren 11n, frontoiaren gibelaldeko aparkalekuan. Lehen mailan 8, 9 eta 10 urteko lau hirukote aritu ziren (bi lehenbizikoak Iruñean jokatu ziren finaletarako sailkatu ziren) eta bigarren mailan, 11 eta 12 urteko talde bakarra izan zenez, zuzenean sartu zen finalean. Lehenbiziko aldia eta abuztua zela kontuan hartuta, futbolari gaztetxo gutti animatu arren, gustura ageri ziren antolatzaileak.