Bittiriko bestak

Aitor Arotzena 2010eko abuztuaren 31

Irailaren 10etik 12ra ospatuko dira Bittiriko bes­tak. Ortziralean, 20:00etan patata tortilla txapelketa eginen da eta ordu berean, Bittiriko III. Trikitixa Txapelketa jokatuko da. 21:00­etan txupinazoa botako da eta 21:30­ean berendu afaria eginen da. 23:00­etan rock kontzertua izanen da Arma, Tiro, Punk eta Askatu taldeekin.
Larunbatean, hilak 11, 10:00etan diana izanen da txistulariekin eta 12:00­etan auzoko korrikalarien arteko desafioa. Apusturako aukera ere izanen da. 13:00­etan bertso poteoa eginen da trikitilariekin eta 14:30ean bazkaria Jon Maia, Josu Sanjurjo eta Mañukortarekin. 19:30ean berbena izanen da Gaubela taldearekin.
Azken egunean,  11:00­­­etan haur jokoak izanen dira Eltzeta plazan. 17:30ean Lur Korta ipuin-kontalaria ariko da Bi­ttiriko plazan eta bukatzeko, 18:30­ean, trikitixa jaialdia eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun