Gure Txokoako zuzendaritza aldatzeko botazioa hilaren 17an

TTIPI-TTAPA 2010eko abuztuaren 31

Egun horretan talderik ez bada aurkezten bi asteko epea emanen da

Zuzendaritza Batzordea aldatzeko estatutu berriak onartu ondotik, irailaren 17an eginen dira Gure Txokoa elkarteko zuzendaritza berri­tzeko hauteskundeak. 20:00etarako egin dute deialdia. Egun horretan ez bada talderik aurkezten, bi asteko epea izanen da eta berriro ez bada inor aurkezten, Kudeaketa Batzordea osatuko da.

Parte-hartze eskasa

Uztailean egindako ezohiko batzarrean erabaki zen estatutuak alda­tzea. Dena den, gaia ga­rrantzitsua izanik ere, el­kar­teak dituen 1.300 bazkideetatik 26 bertzerik ez ziren bildu.
Proposatu ziren auke­ren artean, lehenbizikoa izan zen bozkatuena, 20 botorekin. Hala, hauteskundeak deitu eta  hauta­gairik aurkeztuko ez balitz, edo aurkeztutakoak aukeratuak aterako ez balira, une horretan elkar­teak dituen bo­ka­lia bakoitzeko ordez­kari banarekin osatutako Kudeaketa Ba­tzor­dea osatuko litzateke.
Ba­tzorde honen agintealdia gehienez urtebetekoa izanen da eta denbora horretan, egokia baderitzo, hauteskundeak deitzen ahal ditu. Epe hori betetzen denean, prozedura berarekin batzorde berria izendatuko da eta aitzineko agintaldikoek ere, segi­tze­ko aukera izanen dute.
Uztaileko batzarrak izan zuen arrakasta eskasa ikusita, gaur egun­go zuzendaritzatik gogorarazi dute Gure Txokoa baz­kide guziek osatzen dutela, eta ez ba­tzuek baka­rrik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun