Gazte lesakarra larri zauritu da Elgoibarko bestetan zezenak harrapatuta

Ttipi-Ttapa 2010eko abuztuaren 30a

Donostia Ospitalean ingresatua dago

Ezbeharra igande goizean gertatu zen, Elgoibarko San Bartolome besten barne. Zezenak airean hartu zuen Lesakako gaztea eta etxe baten kontra buruan kolpea hartu ondotik, konorterik gabe gelditu zen.

Elgoibarko (Gipuzkoa) San Bartolome bestetako azken egunean, igandean, sokamuturrean zebilen Lesakako gaztea larri zauritu zen. 09:30 aldera zezenak airean hartu eta etxebizitza bateko paretaren kontra buruan kolpea hartu zuen. Konorterik gabe gelditu zen gaztea eta lehendabiziko anbulantzia batean eta gero helikopteroz Donostia Ospitalera eraman behar izan zuten. Lesakarra ingresatua dago garezurreko traumatismoarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun