EITBko irrati-telebistak digitalean ere sintoniza daitezke Beran eta Alkaiaga - Zalain Zokon

Joxema Irigoien 2010ko abu. 27a, 14:07

Horretarako nahikoa da etxeko telebistan frekuentzia berriak automatikoki bilatzea

Honen inguruko jakinarazpen publiko edo ofizialarik egin ez bada ere, azkeneko hilabete honetan EITB taldeko irrati eta telebista guztiak sintoniza daitezke Beran eta Alkaiaga - Zalain Zokon (Lesaka). Zehazki ETB1, ETB2, ETB3, ETB Sat, Radio Vitoria, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Gaztea eta EITB Irratia ikusi eta entzun daitezke etxeko telebistaren frekuentzia digitalen artean. Dakigunez, emisio tresnerien (Eskolamendiko antena) doikuntzak babes legalik gabe eginak badaude ere, ez dute frekuentzia legala duten inongo emisiorik interferitzen eta, beraz, analogikoan ez ezik, digitalean ere ikus daitezke aipatu telebista eta irrati kanalak.

 

Zer egin behar da seinale berri hauek hartzeko?

Etxetan dauden telebista aparatu berrietan erraz aski egin daiteke minutu guttitan beharrezko diren ajusteak. Izan ere, nahikoa da frekuentzia berrien bilaketa automatikoa egitea eta, horrela, azkenekoz bilatu zirenetik aukeran dauden frekuentzia berri guztiak etxeko telebistan erregistratuak geldituko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun