Beti Gazte elkartearen 70. urteurrenaren karietara antolatu diren jardueren artean futbolari buruzko mahaingurua izanen da gaur arratsaldean. Mahaiean, ibilbide luzea izan duten 6 futbolari bilduko dira: Cuco Ziganda, Bilboko Athletic eta Osasunako jokalari izandakoa; Alfredo Sanchez, Osasunako jokalari ohia eta talde bereko hirugarren entrenatzailea dena gaur egun; Iñaki Berruet, Real Unión, Alavés, Villarreal eta Cordoba futbol taldeetako jokalari izandakoa eta gaur egun Real Unión-eko 2. entrenatzaile dena; Mari Lacruz, Bilboko Athletic, Osasuna eta Espanyol futbol taldeetako jokalari ohia eta orain Real Unión-eko jakalari dena; Eneko Romo, Eibar taldeko jokalari izana eta gaur egun Real Unión-en jokatzen duena eta, azkenik, Iñaki Descarga, Levante eta Varsovia-ko Legia futbol taldeetan aritutakoa eta orain Real Unión-en ari den futbolaria. Moderatzaile lanetan, aldiz, Aitor Arotzena kazetaria ariko da.