Irati Otxoteko txirrindulari lesakarrak brontzezko bi domina eskuratu ditu Espainiako txapelketan

Aitor Arotzena 2010eko abuztuaren 12a

Irati Otxoteko, eskuinean, 500 metroko podiumean. Utzitako argazkia

Bartzelonan, kadete mailan, 500 metro eta abiadura probetan hirugarren izan zen

Irati Otxoteko txirrindulari lesakarrak kadete mailako Espainiako pistako txapelketan brontzezko bi domina eskuratu zituen Bartzelonako Horta belodromoan. Lesakarrak 500 metroko proban eta abiadura proban atera zituen bi dominak.

Irati Otxoteko txirrindulari lesakarrak kadete mailako Espainiako pistako txapelketan brontzezko bi domina eskuratu zituen Bartzelonako Horta belodromoan. Lesakarrak 500 metroko proban eta abiadura proban atera zituen bi dominak.

500 metrotan denborak hagitz estu egon ziren, batez ere hiru lehendabizikoenak, hirurak dezima berdinean sartu baitziren. Balear irletako Mar Santandreu izan zen irabazlea, 39 segundu eta 809 milesimako denborarekin; Alicia Gonzalez asturiarra bigarren izan zen 39 segundu eta 830 milesimarekin eta Irati Otxoteko lesakarrak osatu zuen podiuma 39 segundu eta 863 milesimarekin. Beraz, urretik 54 zentesimara gelditu zen Irati, baina kontent egindako lanarekin.

Abiadura proban, berriz, lehendabizi 200 metro egiten dira, hortik lehendabiziko 8 txirrindulariak buruz buruko enfrentamenduetarako sailkatuz. Irati Otxoteko hirugarren postuan sailkatu zen, baina sailkapeneko denborak ez dute aunitzerako balio, enfrentamenduetan lasai ederrean galtzen ahal duzulako. Iratik lehendabiziko enfrentamendua irabazi zuen, horrela finalerdietarako sailkatuz. Finalerdietan, aldiz, galdu egin zuen, horrela 4. eta 3. postuak eskuratzeko borrokan sartuz. Norgehiagoka hau irabazi eta hirugarren izan zen azkenean, bigarren brontzezko domina Lesakara ekarriz. Orain arteko lorpenik handienak izan dira hauek Iratiren ibilbidean. Ez daitezela azkenak izan!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun