Organo kontzertua eskainiko du Santi Bandak ortziral arratsean Beran

Aitor Arotzena 2010eko abuztuaren 13a

Hainbat kontzertu eskainiak ditu Santi Banda organujoleak. TTIPI TTAPA

San Esteban elizan 20:00etan hasiko da emanaldia

Santiago Banda organojole zumaiarrak kontzertua eskainiko du abuztuaren 13an, ortziralean 20:00etan Berako San Esteban elizan. Berako Udalak eta Eusko Ikaskuntzak antolatu dute emanaldia, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuaren laguntzaz.

Santiago Banda organojole zumaiarrak kontzertua eskainiko du abuztuaren 13an, ortziralean 20:00etan Berako San Esteban elizan. Berako Udalak eta Eusko Ikaskuntzak antolatu dute emanaldia, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Departamentuaren laguntzaz.

Santiago Banda Zumaian jaio zen 1980an eta organo eta klabezin ikastaroak egin ditu Donostiako Goi-Mailako Musika Kontserbatorioan eta Musikenen. Euskal Herriko eta Espainiako hainbat herritan kontzertuak eman ditu. Erraterako, Donostiako Hamabostaldian eman zuena 2005ean. Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin eta Iruñeko Pablo Sarasate Orkestrarekin jo du Antonello Alemandi, François-Xabier Roth, Ernest Martínez Izquierdo eta Miguel Angel Gómez Martínezen zuzendaritzapean.

 

Egitaraua

Ortziral arratseko emanaldian, J. Bullen “In Nomine (IX)”, J.B. Cabanillesen “Xácara”, J.S. Bach-en “Allein Gott in der Höh’ sei Ehr’ BWV 662”, J. Guridiren “Variaciones sobre una tema vasco”, J. Blascoren “Invenciones nº2 y 4” eta Ch.M. Widor-en “Sinfonía VI: I.Allegro” eskainiko ditu Santiago Bandak organoaz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun