Lesakako Burdinaren Etxea berriz ere zabalik izanen da abuztuaren 10etik irailaren 12ra

Aitor Arotzena 2010eko abuztuaren 10a

Burdina lantzeko antzinako moduen zehar ibilbide historikoa eskaintzen da lesakako Burdinaren Etxean. TTIPI TTAPA

Turismo Bulegoa ere bertan izanen da hilabete honetan

Urte osoan itxia egon ondotik, uda garaian, abuztuaren 10etik irailaren 12ra zabalik izanen da Lesakako kermeliten komentuan kokatua dagoen Burdinaren Etxea. Zehazki, asteartetik igandera, 10:00etatik 14:00etara zabalduko ditu ateak eta astelehenetan itxita egonen da. Sarrera 2 euro ordaindu beharko da eta 12 urte arte dohainik izanen da.

Jakina denez, burdina lantzeko antzinako moduen zehar ibilbide historikoa egin daiteke Burdinaren etxearen lau gunetan. Lesakako bizimoduan eta izaeran eragin handia izan duten lanen historia kontatzen da, irudi eta tresnen bidez. Ibilbide guzian Pedro Lantzen obraren zati bat eta antzinako eta eskuz egindako lanen erakusketa ikusi daiteke. Turismo Bulegoa ere bertan izanen da hilabete honetan.

3x3 futbola abuztuaren 11n

Bortzirietako Gorriak peñak, Lesakako Udalaren laguntzaz antolatuta 3x3 futbol lehiaketa izanen da abuztuaren 11n, asteazken arratsaldeko 16:30ean hasita frontoiaren gibelaldeko aparkalekuan. Lehen mailan 9, 9 eta 10 urteko haurrak ariko dira eta bigarren mailan, 11 eta 12 urtekoak. Argibideak eta izen emateak Koskila ostatuan egin beharko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun