Bi lesakarrek Munduko Ironmanik gogorrenean parte hartu zuten uztailean

TTIPI TTAPA 2010eko abuztuaren 6a

Bixente Igartzabal eta Alejo Sarobe lesakarrak Triatloi gogorretan espezialista bihurtu dira. Utzitako argazkia

Alejo Sarobek 31. postuan bukatu zuen eta iaz bosgarren izan zen Bixente Igartzabalek ez zuen proba bukatzerik izan

Uztailaren 16an jokatu zen Les Anglesen (Frantziako Pirinio Orientala) Altriman probaren bigarren edizioa. Munduko Triatlon luzeko probarik gogorrena da Altrimana, igerian 3,8 kilometro, bizikletan 196 kilometro eta lasterka maratoia, 42,195 kilometro egin behar izan baitituzte, gorabehera handiko ibilbideetan barna. Iaz bezala, Lesakako Beti Gazte elkarteko triatloi saileko Alejo Sarobe eta Bixente Igartzabalek proba honetan parte hartu zuten.

Uztailaren 16an jokatu zen Les Anglesen (Frantziako Pirinio Orientala) Altriman probaren bigarren edizioa. Munduko Triatlon luzeko probarik gogorrena da Altrimana, igerian 3,8 kilometro, bizikletan 196 kilometro eta lasterka maratoia, 42,195 kilometro egin behar izan baitituzte, gorabehera handiko ibilbideetan barna. Iaz bezala, Lesakako Beti Gazte elkarteko triatloi saileko Alejo Sarobe eta Bixente Igartzabalek proba honetan parte hartu zuten. Lehenbiziko edizioan bezalam Thierry Chatron frantziarra suertatu zen garaile, 12 ordu, 25 minutu eta 25 segundu lanean eman ondotik. Alejo Sarobek meritu handiko 31. postua lortu zuen, 15 ordu, 58 minutu eta 25 segunduko denborarekin. Joan den urtean bosgarren izan zen Bixente Igartzabalek, aldiz, ez zuen proba bukatzerik izan, bizikletako proba laugarren postuan bukatu ondotik, ez ongi sentitu eta lasterketa utzi egin baitzuen.

 

Abuztuaren 15ean Embrunman-en

Orain, abuztuaren 15ean Frantziako Alpeetan jokatzen den Embrunman Triatloian parte hartzekoak dira bi kirolari lesakarrak, triatloi formatu honetako proba nagusia izendatutakoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun