Bortzirietako Gorriak peñak eta Beti Gazte elkarteak, Lesakako Udalaren eta Osasuna Fundazioaren laguntzaz antolatuta 3x3 futbol lehiaketa egin zen abuztuaren 11n, frontoiaren gibelaldeko aparkalekuan. Lehen mailan 8, 9 eta 10 urteko lau hirukote aritu ziren (bi lehenbizikoak Iruñeko La Morea merkataritza gunean abuztuaren 29an jokatuko den finaletarako sailkatu ziren) eta bigarren mailan, 11 eta 12 urteko talde bakarra izan zenez, zuzenean sartu da finalean. Lehenbiziko aldia eta abuztua zela kontuan hartuta, futbolari gaztetxo gutti animatu arren, gustura ageri ziren antolatzaileak.