Iñaki Eta Josetxo Barberena anaiek egin dute Euskadiko Trontza Txapelketako kanporaketa saioko denborarik onena (05:12), abuztuaren 4an Elgetan (Gipuzkoa). Ultzamako bikotearekin batera, Rezabal-Roteta gipuzkoarrak, Igor Lasaga beratarra eta Xabier Galarregi etxalartarra, Esteban Pikabea-Morrondo nafarrak, Iraola-Garmendia gipuzkoarrak eta Lopez-Velez de Mendizabal arabarrak sailkatu dira Maila Nagusiko Euskadiko Trontza Txapelketaren finalerako. Cano-Maiza bikoak, aldiz, bigarren mailako Euskadiko Trontza Txapelketako finala jokatuko du. ESAITeko Mendi Martxa sortu zeneko 10. Urteurreneko ekitaldiaren barrenean jokatu da trontza kanporaketa. Beraz, trontza kanporaketa Euskadiko Herri Kirol Federazioak antolatuko du ESAITen eta Elgetako Udalaren laguntzarekin.
2010eko kanporaketako denborak
|
BIKOTEAK |
Postua |
Lehen |
Bigarren |
Azken denborak |
|
Iñaki Barberena-Josetxo Barberena |
1. |
01:13 |
03:25 |
05:12 |
|
Andoni Rezabal-Aitor Roteta |
2. |
01:18 |
03:47 |
05:27 |
|
Igor Lasaga-Xabier Galarregi |
3. |
01:21 |
03:42 |
05:29 |
|
Esteban Pikabea-Alvaro Morrondo |
4. |
01:55 |
04:31 |
05:50 |
|
Unai Iraola-Jokin Garmendia |
5. |
01:43 |
04:59 |
07:30 |
|
Juan Carlos Lopez-Fernando Velez de Mendizabal |
6. |
01:48 |
05:06 |
07:31 |
|
Jose Luis Cano-Raul Maiza |
7. |
01:39 |
05:31 |
07:50 |
Bigarren mailako finala abuztuaren 15ean
Oraindik ez dago zehaztuta noiz eta non jokatuko den 2010eko Maila Nagusiko finala; bai, ordea, bigarren mailako finala. Hain zuzen ere, Gaztelun (Gipuzkoa) jokatuko da, abuztuaren 15ean, 18:30ean. Final horretan lau bikote dira aritzekoak: Jose Luis Cano-Raul Maiza (Berriozar), Unai Salegi-Andoni Zubiaurre (Gipuzkoa), Julen Txoperena (Igantzi) – Andoni Irigoien (Aniz) eta Martin Pikabea (Gerendiain)-Ander Iribarren (Autza). Emakumezkoen Euskadiko Trontza Txapelketa ere jokatuko da.