Jose Antonio Diez kantabriarra nagusitu zen Igantziko Mendi Bizikleta jautsieran

TTIPI TTAPA 2010eko abuztuaren 2a

Iraitz Etxebarria, Jose Antonio Diez eta Xabier Telletxea, larunbatean Igantziko podiumean. Jose Mari Telletxea

Xabier Telletxea igantziarra hirugarren izan zen eta Euskadiko Openaren sailkapen buruan dago

Euskadiko Mendi Bizikleta Jautsierarako baliagarria zen Igantziko Mendi Bizikleta jautsieran Trasmiera taldeko Jose Antonio Diez kantabriarra nagusitu zen uztailaren 31n. Guzira 60 txirrindulari lehiatu ziren, Frain mendiko Azkarate Harri ingurutik abiatu eta Igantziko iturrian bukatzen zen lasterketan.

Euskadiko Mendi Bizikleta Jautsierarako baliagarria zen Igantziko Mendi Bizikleta jautsieran Trasmiera taldeko Jose Antonio Diez kantabriarra nagusitu zen uztailaren 31n.

Guzira 60 txirrindulari lehiatu ziren, Frain mendiko Azkarate Harri ingurutik abiatu eta Igantziko iturrian bukatzen zen lasterketan. Lehenbiziko txandan Betibehera taldeko Iraitz Etxeberriak egin zuen denborarik onena (2 minutu, 54 segundu eta 47 zentesima), Xabier Telletxea igantziarra izan zen bigarren (2-58-43) eta Berrizko Gaizka Juaristi (3-03-71) hirugarren.

Baina modalitate honetan, bi txandetako denborarik onena hartzen da kontuan eta bigarrenean, Jose Antonio Diez kantabriarrak arriskatu egin zuen eta denborarik onena markatu, 2 minutu 52 segundu eta 90 zentesima. Lehenbiziko txandako bi onenek ere marka hobetu zuten, baina ez kantabriarrari irabazteko gaina.

 

Eskualdeko ordezkaritza

Elite kategorian eskualdeko bi ordezkari izan ziren. Imanol Retegi igantziarra 22. izan zen sailkapen orokorrean (3-17-07) eta Alfonso Yanci beratarra 23. (3-17-84).

Junior kategorian Alvaro Gonzalez beratarra atera zen eta zazpigarren izan zen bere kategorian eta 33. sailkapen orokorrean (3-27-95).

Master 30 kategorian, Xabi Telletxea igantziarrarekin batera Iñaki Esarte baztandarra atera zen. Hirugarren izan zen kategoria horretan eta hamabigarren sailkapen orokorrean. Proben ondotik, sari banaketa egin zen eta sariak zozketatu ziren.

Euskadiko Openeko lau proba egin ondotik, Xabier Telletxea igantziarra dago sailkapen buruan. Master 30 kategoriako lasterketa guziak irabazi ditu, bat izan ezik. Hartan bigarren izan zen. Galdakaon irailaren 25ean eginen da azkeneko lasterketa.

 

SAILKAPENAK

Sailkapen orokorra:

1. José Antonio Diez (Trasmiera);

2. Iraitz Etxebarria (Betibehera);

3. Xabier Telletxea (Bike Zona);

4. Gotzon Luzar (Undarri);

5. Fernando Olañeta (Betibehera);

6. Markel Oronoz (Hondarribia);

7. Iñigo Erezuma (Leskar);

8. Ivan Blanco (Bike Zona);

9. Unai Caro (Betibehera);

10. Erik Portillo (Abando).

 

Kadeteak

1. Benjamín Torre, 3-11-44;

2. Jannik Pardie, 3-17-80;

3. Jon Ander Garcia, 3-21-95.

 

Junior

1. Unai Caro, 3-07-70;

2. Eneko Esteban, 3-14-46;

3. Andoni Cabodebilla, 3-16-30.

 

Sub 23

1. Iraitz Etxebarria, 2-53-17;

2. Fernando Olañet, 3-05-57;

3. Markel Oronoz, 3-05-57.

 

Elite

1. José Antonio Diez, 2-52-90;

2. Gotzon Luzar, 2-59-14;

3. Gaizka Juaristi, 3-03-71.

 

Master 30

1. Xabier Telletxea, 2-55-08;

2. Ivan Blanco, 3-06-19;

3. Iñaki Esarte, 3-10-84.

 

Master 40

1. Jean Lois Subra, 3-36-00;

2. José Manuel Prado, 3-40-68.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun