Saveran 46 langile kaleratzea baimendu du Nafarroako Gobernuak

TTIPI TTAPA 2010eko uztailaren 28a

Langileak ekainaren 16az geroztik greban daude eta hainbat mobilizazio burutu dituzte. Argazkian, Irunera bizikletaz egin zuten martxa. Aitor Arotzena

Lantegiaren eskaria hamar lagunetan jautsi du, baina langileek grebarekin segitzea adostu dute

Nafarroako Gobernuko Lan Zuzendaritzak Savera lantegiak aurkeztutako Lan Erregulazio Espedientean 46 langile kaleratzea baimendu zuen asteartean, uztailaren 27an. Enpresako zuzendaritzak aurkeztutako Espedientean 56 kaleratze aurrikusi ziren, beraz, hamar langile guttiago kaleratuko dira.

Nafarroako Gobernuko Lan Zuzendaritzak Savera lantegiak aurkeztutako Lan Erregulazio Espedientean 46 langile kaleratzea baimendu zuen asteartean, uztailaren 27an. Enpresako zuzendaritzak aurkeztutako Espedientean 56 kaleratze aurrikusi ziren, beraz, hamar langile guttiago kaleratuko dira.

Baina Langileen Batzordea ez dago konforme erabakiarekin, Txina edo Indiako bertze lantegi batzuetara lana eramateko deslokalizazioa dela uste baitu. Asteazken goizean batzarrean bildu dira, eta ekainaren 16tik egiten ari diren mugagabeko grebarekin segitzea erabaki dute "ahobatez eta aklamazioz" Manuel Moncayola Langileen Batzordeko presidenteak aipatu duenez. Langileen batzordetik aipatu dutenez, "borrokan segituko dugu, enpresatik bertzelako eskaintzarik ez badago”. Alde horretatik mobilizazio gehiago iragarri dituzte.

Enpresatik jakinarazi dutenez, burofax bidez jakinaraziko zaie despidoa kaleratutako langileei, "baina halakorik ez dute oraindik jaso" Moncayolaren erranetan. Dena dela, kaleratuen zerrenda batzordearen esku dago eta "nahi izan duenak jakin du". Zuzendaritzatik aipatu dutenez, produkzioaren jautsiera da espedientearen arrazoia. 2010ean 26.269 Tona produzitzea aurrikusi dute eta lantegiak 48.000 Tona egiteko prestatua dago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun