Berako Mugikortasun Diagnostikoaren txostena aurkeztu dute Herriko Etxean

Aitor Arotzena 2010eko uztailaren 29a

Herriko gizarte eragileei Mugikortasun Paktua sinatzea proposatuko zaie irailean. Aitor Arotzena

Herriko joan-etorrietan bizikleta sustatu eta autoen erabilera murriztu nahi du

“Herrian txirrindula” izenburupean Berako mugikortasun Diagnostikoaren txostena aurkeztu dute uztailaren 28an Herriko Etxean. Txostena, herrian burutzen ari den proiektu baten barrenean kokatzen da eta beratarren herri barneko mugikortasun ohituren inguruko haurnasketa eta alternatiba posibleen planteamendua bilatzen du nagusiki.

“Herrian txirrindula” izenburupean Berako mugikortasun Diagnostikoaren txostena aurkeztu dute uztailaren 28an Herriko Etxean. Txostena, herrian burutzen ari den proiektu baten barrenean kokatzen da eta beratarren herri barneko mugikortasun ohituren inguruko haurnasketa eta alternatiba posibleen planteamendua bilatzen du nagusiki.

Proiektu hau Nafarroako Ingurumen Baliabideen Fundazioak (CRANA) sustatzen du Added Value proiektuaren barnean, Europako Komisioaren finantzaketa duelarik Europarako Energia Inteligentea izeneko programaren bitartez eta Iruñeko Oraintx enpresa ari da egiten.

Herri Mugikortasun Plan honek, herriko joan-etorrietarako bizikletaren erabilera sustatu, autoaren erabilera murriztu eta bertze mugikortasun modu jasangarriak bultzatzea dauka helburu nagusik, oinez ibiltzea, garraio kolektiboa zein partekaturiko autoa bezala.

Diagnosi honen ondotik, Oraintxeko Iker Larunbek aipatu duenez, Berako Mugikortasun Paktua sinatzea proposatuko zaie herriko gizarte eragileei irailean edo hauentzat onargarria izan daitekeen Ekintza Plana.

Aurkezpen ekitaldian, Josu Iratzoki Berako alkatearekin eta Marisol Taberna eta Helena Santesteban zinegotziekin batera, CRANAko Rafa Aldai eta Oraintxe enpresako Iker Larunbe eta Eneko Astigarraga.

Rafa Aldaik adierazi duenez, “orain arte gure herri eta hiriak autoentzat egokitu dira, baina orain mugitzeko bertze baliabide batzuk bultzatu behar dira, oinez edo bizikletan ibiltzea erraterako, Bera osasungarriagoa izan dadin”.

Iker Larunbek onartu du, bere inguru fisikoarengatik eta klimatologiarengatik ez Berak ez duela mugitzeko modu motorizatu gabeak sustatzen, baina gogoratu du herri txikia dela “bizikletaren kulturak oraindik bizirik jarraitzen du eta hemengoa baino klimatologia makurragoa duten herrialde nordikoetan naturaltasun osoz ibiltzen dira”. Modu berean, puntu beltz batzuk badaudela adierazi du, “Altzate, Legia karrikaren hasiera eta ikastetxe inguruak, batez ere”.

Eneko Astigarragak aipatu duenez, “proieku hau xinplea eta horregatik berritzailea da, norberak daukalako bizikleta hartzeko erabakia bere esku. Berako herrigunea ezin da peatonalizatu, zeharbideak gurutzatzen dutelako, horregatik elkarbizitzaren gainean lan egin behar dugu”.

Josu Iratzoki alkateak aipatu duenez, Bera da Nafarroan biztanleko ibilgailu tasa handienetakoa duen herria, baina “erabileran dago gakoa. Herri barnean guttiago erabili beharko litzateke eta kanpora mugitu behar dugunean hartu”.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun