Hamabi hirukote lehiatu ziren larunbatean Alkaiagako I. Trailean

TTIPI TTAPA 2010eko uztailaren 28a

Podiumean sari bikainak jaso zituzten korrikalariek. Asier Gogortza

Mikel Esnaola, Joxema Huizi eta Guillermo Perugorria nagusitu ziren

Manttale Mendi lasterketa taldeak lehen aldiz antolatutako Alkaiaga Trail lasterketa arrakastatsua suertatu zen larunbatean. 6 urte bitarteko hamar haurrek eta 7 eta 12 urte arteko hemezortzik hartu zuten parte. Nagusien kategorian hamabi hirukote atera ziren.

Manttale Mendi lasterketa taldeak lehen aldiz antolatutako Alkaiaga Trail lasterketa arrakastatsua suertatu zen larunbatean. 6 urte bitarteko hamar haurrek eta 7 eta 12 urte arteko hemezortzik hartu zuten parte. Kategoria honetan, Olatz Mitxelena eta Joseba Mariezkurrena suertatu zen garaile.

Baina proba nagusia hirukoteka egin beharreko lasterketa izan zen, 9 kilometro eskasekoa. Guzira 12 hirukotek parte hartu zuten, 36 korrikalarik. Antolatzaileek emakumeen partehartzea bultzatu nahi zuten eta honela, gehienetan bi gizaseme eta emakumea zeuden, baita bakarren batean bi emakume eta gizaseme bakarra ere edo hiru gizasemeekin osatua egon arren, 13 urteko mutikoa zutena ere. Korrikalariek, Alkaiaga eta Baldrun arteko zirkuitu bat osatu behar zuten. Emakumeek eta gaztetxoek egiten zuten erreleboa 2 kilometro ingurukoa zen eta bertze bi erreleboek 3,1 kilometroko zirkuitua osatzen zuten.

Azkenean, Mikel Esnaola 13 urteko mutikoak, Joxema Huizik eta Guillermo Perugorriak osatutako hirukotea nagusitu zen, 47 minutu eta 25 segunduko denborarekin; bigarrenak Garbiñe Santamaria, Juanma Molinero eta Iñaki Pikabea izan ziren, 50 minutu eta 5 segunduko denborarekin eta hirugarren Ane Eltzaurdia, Batixta Telletxea eta Patxiku Irazoki, 50 minutu eta 39 segunduko denborarekin.

Sari banaketan, irabazleek bildotsa, txanpaina eta bertze zenbait opari izan zituzten; bigarren gelditu zirenek zerrikumeak izan zituzten eta hirugarrenek oilaskoak. Horretaz gain, hainbat opari eman eta zozketatu ziren. Aipatzekoa da, berriki Ehun Miliak 167 kilometroko lasterketa gogorra hamaseigarren postuan bukatu zuen Josu Unsioni ere trofeoa eta argazkia eman zizkiola Xabino Kortak.

 

Sailkapenak

1- MIKEL ESNAOLA-JOXEMA HUICI-GUILLERMO PERUGORRIA 47:25

2- GARBIÑE SANTAMARIA-JUANMA MOLINERO-IÑAKI PIKABEA 50:05

3- ANE ELZAURDIA-BATISTA TELLETXEA-PATXIKU IRAZOKI 50:39

4- JONE ZELAIETA-XABINO KORTA-PATXI PIKABEA 51:01

5- BEÑAT MITXELENA-MAZO MATXIKOTE-JUANAN SARALEGI 51:46

6- VERÓNICA CUEVAS-GORKA ARRETXEA-BEÑAT SARALEGI 51:54

7- ANDONI LAZKANOTEGI-RAFA ALZATE-OHIAN PEREZ 52:02

8- VALENTÍN PIKABEA-ANJELTXO ARANIBAR-PEIO EZPELETA 54:54

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun