Balkoi eta leiho loratuen lehiaketako saridunak jakinarazi ditu Berako Larun Haizpe elkarteak

TTIPI TTAPA 2010eko uztailaren 28a

Altzateko Ezkerrenea, saritutako balkoietako bat. Larun Haizpe

Bertze aldetik, Merkatarien Elkarteko zuzendaritza batzordea berritu da

Berako Larun Haizpe merkatarien Elkarteak, Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzaz hirugarren urtez antolatutako balkoi eta leiho loratuen lehiaketako sariak banatuko dira ortziralean, 20:03ean Berako Herriko Etxeko Plazan. Ondotik, mokadutxoa eskainiko da leku berean.

Berako Larun Haizpe merkatarien Elkarteak, Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzaz hirugarren urtez antolatutako balkoi eta leiho loratuen lehiaketako sariak banatuko dira ortziralean, 20:30ean Berako Herriko Etxeko Plazan. Ondotik, mokadutxoa eskainiko da leku berean.

Urtero bezala, lau sari eman ditu Bixente Taberna eta Martin Goikoetxea argazkilariek, Nuria Pérez lorezainak, Pili Mindegia Larun Haizpeko presidenteordeak eta Alfredo Goienetxe zinegotziak osatutako epaimahaiak, hilabete batez balkoien eta leihoen itxura begiratu ondotik. Lau sari, auzo edo inguru bakoitzeko bana. Honela, Altzaten saria Patxi Mehasentzat izan da; Legia-Kanttonberrin Toñi Martinentzat, Herriko Etxeko Plazan Arantxa Telletxearentzat eta Agerran Amelia Lasagarentzat.

 

Zuzendaritza berria

Aipatzekoa da Larun Haizpe elkarteak berriki zuzendaritza batzordea aldatu egin duela: Bixente Taberna (Foto Ayla) da presidente berria; Pili Mindegia (Kotoi) presidente ordea, Bakarne Errandonea (Errandonea frutak) dirauzaina, Sara Ordoki (Mikkala) idazkaria eta Marian Medina (Lixoia) eta Aitor Lasaga (Ikuilu) bokalak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun