Aurten ere Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdiak Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdiak Bortziriak bisitatu ditu: Etxalar eta Bera, zehazki. Irungo Eraiki Dantza Taldeak antolatzen du jaialdi hau lehen ere ibilia da herri hauetan eta uztailaren 25ean, igandean, Etxalarren eta uztailaren 26an, astelehenean, Beran izan zen.
Bi egun horietan atzerriko dantzarien emanaldiak ikusteko aukera izan zen. EtxalarrenHerriko Plazan izane zen emanaldia. Mazedoniako Skopje hiriko Ethnos taldea, Errumaniako Timisoarako Timisul taldea eta Irungo Eraiki dantza taldea aritu ziren.
Biharamunean, astelehenean, Berako Altzate Plazan, eskaini zuten emanaldia, argazkian ageri denez.
1996an hasi zen Eraiki Dantza Taldea Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdia antolatzen dantzariak saritu eta ikasturtean egindako lana zabaltzeko helburuarekin. Urtetik urtera indartzen joan den ekimena da.