Aurten ere Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdiak Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdiak Bortziriak bisitatuko ditu: Etxalar eta Bera, zehazki. Irungo Eraiki Dantza Taldeak antolatzen du jaialdi hau lehen ibilia da herri hauetan eta uztailaren 25ean, igandean, Etxalarren eta uztailaren 26an, astelehenean, Beran izanen da.
Bi egun horietan atzerriko dantzarien emanaldiak ikusteko aukera izanen da. Uztailaren 25ean, igandea, Etxalarko Herriko Plazan izanen da emanaldia, 12:30ean. Mazedoniako Skopje hiriko Ethnos taldea, Errumaniako Timisoarako Timisul taldea eta Irungo Eraiki dantza taldea ariko dira.
Eta biharamunean, astelehena, Berako Altzate Plazan, 20:00etan. Baina eguraldi txarra egiten badu, frontoian izanen da dantza ikuskizuna. Hemen ere, Etxalarko talde berak ariko dira.
1996an hasi zen Eraiki Dantza Taldea Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdia antolatzen dantzariak saritu eta ikasturtean egindako lana zabaltzeko helburuarekin. Urtetik urtera indartzen joan den ekimena da.