I. Alkaiaga Trail lasterketa antolatu du Manttalek larunbaterako

TTIPI TTAPA 2010eko uztailaren 23a

ALkaiaga eta Baldrun arteko 3 kilometroko zirkuitua hirunaka egin beharko da

Lasterketa berria asmatu du Manttale taldeak Alkaiagako bizilagunekin batera: I. Alkaiaga Trail. Larunbat honetan, uztailak 24, eginen da. Lanak hirunaka egin beharko dira, erreleboan.

Lasterketa berria asmatu du Manttale taldeak Alkaiagako bizilagunekin batera: I. Alkaiaga Trail. Larunbat honetan, uztailak 24, eginen da.

Lanak hirunaka egin beharko dira, erreleboan. Gaztetxoek auzoan barna krosa eginen dute eta helduak Alkaiaga-Baldrun artean ibiliko dira. Hirukoteko bakoitzak 3 kilometroko zirkuitua osatu beharko du. Antolatzaileek emakumeen partehartzea bultzatu nahi dutenez, hirukoteko bat guttienez emakumezkoa izatea da helburua.

Helduen lasterketa 17:30ean abiatuko da, eta neska-mutikoena, berriz, 17:00etan. Izen-emateak hirukoteko 10 euro balio ditu eta aitzineqtik ere egin daiteke, 948 631284ra deituta. Lasterketa ondotik, sariak eta luntxa izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun