Errugabe, Bad Sound System, Vendetta eta Ze esatek! taldeak Arantza Rock-en

Nerea Altzuri 2010eko uztailaren 22a

Arantza Rock-eko kamisetak eta metxeroak salgai daude

Beheko Pisuetako besten ondotik, herrikoak begi bistan ditugu. Amabirjin bezperan hasi eta asteartean akautu­ko dira, eta egun horietan zer izanen den hu­rren­go alean jasoko dugu. Halere, Gazte Asan­bladak abuztuaren 13rako eta 21erako bes­ta egunak antolatu ditu. Abuztuaren 13an, bestak giro­tze­ko zer egina izanen da, oraindik egitaraua finkatzeko badago ere. Abuztuaren 21ean, larunbatarekin, be­rriz, Arantza Rock 2010 iraganen da.
Ilunabarrean, 19:00­etatik aitzinera, triki poteoa izanen da eta Aran­tza­ko batukada taldeak karriketan barna kalejira eginen du. Eta arra­tsean, 23:00etan hasita, plazan, Errugabe (Doneztebe eta Amaiur­ko taldea), Bad Sound System (Irun aldekoa), Iruñea aldekoa den Vende­tta eta Ze esatek! gipuzkoar musika taldeek kon­tzertua eskainiko dute. Arratsaldetik aitzinera, pintxoak, bokatak, gazte tonbola, txozna eta abar ere izanen dira.
Metxeroak eta kamisetak
Aurtengo edizioko metxeroak salgai daude eta kamisetak bidean dituztela erran digute Gazte Asanbladatik. Hamar bat lagun ari dira guztia josten, eta joan den urteko arrakasta ikusita, seguru aurten ere ongi aterako dela. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun