Pilotan ongi aritzeak fruituak ematen ditu eta Enaitz Telletxeak eta Jokin Mitxeori horixe gertatu zaie. Pilotan bikote paregabea egiten dutela erakutsi dute berriz ere, denboraldia hirugarren txapel batekin osatu baitute: Lizarrako Txapelketa irabazi zuten lehenbiziko, Barañaingoa etorri zen gero, eta azkena, uztailaren 11n Añorgan lortutakoa izan da. Argazkia ordukoa da, eta Peñagarikano pilotariarekin ageri dira.