Joan den urtean ez bezala, erantzun ona izan dute udalekuek aurten. Jende eskasiagatik egin gabe gelditu ziren iaz udalekuak, baina aurten, uztailaren 5az geroztik, egunero 13 neska-mutiko biltzen dira Oihana Txoperena herritarra eta Itsaso Etxabide lesakarra begirale dituztela.