Uztailaren 31n, larunbatarekin, eginen da Mendi Bizikleta Jautsiera, eta prestaketa lanetan burubelarri dihardu Biltoki elkarteak. Gainera, Euskadiko Openerako puntuagarria izanen da.
Ibilbidea urterokoa izanen da, Fraingo antenatik abiatu eta ur depositu zaharrean barna iturrian bukatuko da. Goizean entrenamenduak egiteko aukera izanen da ibilbidea ezagutzeko, eta arratsaldean hasiko da proba. 15:00etan lehenbiziko txandakoak abiatuko dira, eta 17:00etan bigarrenekoak. Eta egunari akabera emateko, berendu-afaria eginen da elkartean.
Lasterketan parte hartzeko 15 euro ordaindu behar dira eta proba egunean norbaitek lagundu nahi badu, Biltokiko zuzendaritza batzordeko bati erraten ahal dio.
Informazio gehiagorako: 680 141899.
Bertzalde, uztailaren 31ko probaren ondotik, irailaren 5ean bertze BTT ibilaldi bat eginen da, hau ere Biltokik antolatuta.