Kontsulta epea akordiorik gabe bukatu da

TTIPI-TTAPA 2010eko uztailaren 22a

Ondikol

Saverako 137 langileetatik 56 kaleratzeko erregulazio txostenaren kontsulta epea urtarrilaren 13an bukatu zen, baina langileen eta zuzenda­ritzaren arteko akordiorik gabe. Ordutik hasita, Nafarroako Gobernuko Lan Sailak 15 eguneko epea izanen du enpresak ekainaren 10ean aurkeztutako erregulazio txostena onartu ala ez erabakitzeko. Bitartean, langileek mugagabeko greban eta protestak eginez segitzen dute. Uztailaren 3an, erraterako, 500 lagun baino gehiagok bat egin zuten manifestazioekin. Langileek senide, lagun eta zenbait alkate eta zinegotziren babesa jaso zuten, baita Txiki Muñoz ELAko idazkari nagusiarena ere. Savera: lanpostuak Txinan? Nafar Gobernuak: esan ezetz pankartak ireki zuen ibilbidea eta langileen emazte, bikotekide eta seme-alabek bigarren bat eraman zuten: Savera greban, 56 familia etorkizunik gabe adiera­ziz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun