Etxeko armairuan erabili gabeko arropekin trukea egin zuen Gure Txokoa Dantza Taldeak lehengo astean. Lehenbiziko txandan jantziak jaso zituzten, eta arropa eraman zuenak jantzi bakoitzeko bale bat hartu zuen, bigarren txandan baleak arropekin trukatzeko. Hirugarren txandan, balerik ez zutenek soberan gelditu diren trajeak eskuratzeko aukera izan zuten.