Jone Tabernaren irudia bestetako egitarauaren azalean

TTIPI-TTAPA 2010eko uztailaren 22a

Utzitako argazkia

20 parte-hartzaileren artean, Jone Taberna Estonba lesakarrak egindako azala aukeratu du epai­mahaiak.  Eta sari gisa, 300 euro hartuko ditu Kultur Batzordearen eskutik. Bigarren postuan, berriz, joan den urteko irabazlea, Vicente Taberna Sein beratarra, gelditu da. Jonerena bestetako egitarauaren azalean agertuko den bezala, Vicenterena egitarauaren gibeleko azalean agertuko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun