Aurten hirugarrenez, lorez apaindutako balkoi lehiaketa antolatu du Larun-Haizpe merkatarien elkarteak. Lehiaketa lau eremutan banatua dago eta ortziral honetan, uztailak 23, bukatuko da. Sariak, berriz, hilaren 30ean banatuko dira plazan, 20:30ean. Horrez gain, luntxa ere izanen da.