Lasterketa berria asmatu du Manttale taldeak Alkaiagako bizilagunekin batera: I. Alkaiaga Trail. Larunbat honetan, uztailak 24, eginen da.
Lanak hirunaka egin beharko dira, erreleboan. Gaztetxoek auzoan barna krosa eginen dute eta helduak Alkaiaga-Baldrun artean ibiliko dira. Hirukoteko bakoitzak 3 kilometroko zirkuitua osatu beharko du. Antolatzaileek emakumeen parte-hartzea bultzatu nahi dutenez, hirukoteko bat guttienez emakumezkoa izatea da helburua.
Helduen lasterketa 17:30ean abiatuko da, eta neska-mutikoena, berriz, 17:00etan. Izen-emateak hirukoteko 10 euro balio ditu eta aitzinetik ere egin daiteke, 948 631284ra deituta. Lasterketa ondotik, sariak eta luntxa izanen dira.