Euskal Futbol Campus elkarteak, Lesakako Beti Gazte elkarteak eta Lesakako Udalak euskal futbol kanpusa antolatu dute aurten ere, futbolaren bidez, euskararekin harremanak sendotzeko asmoz. Zazpigarren edizio honetako lehenengo txanda ekainaren 28tik uztailaren 4ra egin da Lesakako Mastegi futbol-zelaian, monitore lanean Lorea Sarobe beratarra, Oihane Gil, Asier Lezertua eta Ibai Ardanaz izan dituztela. Hurrengo txanda, berriz, uztail hondarrean eginen da. Lehendabiziko txanda honetan 50 bat mutiko aritu dira, 8 Lesakakoak, baina gainerako gehienak Iruñerrikoak, Lizarraldekoak eta Erribera aldekoak.